|
Igaro da Independentzia Eguna eta egun hartan bizitakoa gogoratzeko zer hoberik argazki eta bideoak baino?! Bertan egon ginenok oroitzapen bikainak gordeta ditugu, eta egon ez zinetenok bertan bildutako (eta askatutako) indarraren aztarna batzuk ikusgai dituzue hemen!
(Informazio gehiago nahi baduzue ikusi Egunaren jarraipen berezia Gaztesarearen eskutik!!!)
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|

BALORAZIOA. Oztopo guztien gainetik egun arrakastatsua izan zen atzokoa. Hernani inoren aurrean markutzen ez den gazteria independentistaren topaleku izan zen. Orain herrietan dugu lana, herrietan jarraitzen du Independentziaren aldeko borrokak. Beste behin ere PNVren Espainiako Poliziak eguna zapuzteko saiakera egin zuen, ederki erantzun genion gazteok erronka horri ere! Baina ikusi ahal izan genuen nola PNV Madrilen esanetara dagoen txontxongilo bat besterik ez den. Horregatik hurrengo ostiralerako PNVren egoitzen aurrean mobilizatzera deitzen zaituztegu gazte guztioi.
Jarraipen berezia Gaztesarean. |
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
Legalitate eta debeku faxisten gainetik Independentzia Egunak aurrera egingo du, euskal gazteriak aurrera egingo du! eta gainera lehen baino indar handiagoarekin bertaratuko gara! Deialdiak bere horretan dirau beraz bihar gazteria indarrez eta kemenez Hernanin biltzeko deia berresten dizuegu! |
|
|
|
<< Hasi < Aurrekoa 1 2 3 4 5 Hurrengoa > Azkena >>
|
| Emaitzak 1 - 4 Guztira: 18 |